XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKENA

Ez dut eriotzari buruzko filosofia bat egin nai izan, ez bait dut artarako ez gogo, ez aal.

Nere elburua beste au izan da: Arkeolojiak illen bidetik dakarrena, Etnolojiak gaurko egunez bizien bidetik dakarrena argitu.

Alderantziz ere bai: Gaurko Etnolojiaren gaiak, atzoko Arkeolojiaren aldetik agertu.

Beste aldetik, berriz, oitura zaarrak, era bat galdu aurretik, jasotzea ere asmoan izan dut.

Lan xeea izan da eta ez garrantzi aundienetakoa; baiña bakoitzak alduena egin dezala alduan arloan eta alduan eran.

Euskalduna, guk bestera uste arren, berri-zale agertu zaigu beti.

Artu-eman zabalak izan ditu beti bere inguruko kultura guztiekin.

Konbenizitzaionak onartu ditu, nundik datorrenik asko begiratu gabe.

Ori bai, beiñ zerbait onartu ezkeroz, bere odol-mami biurtu izan ditu; era orretara, euskaldunak gaur jotzen ditugun gauza asko (txapela, pelota, fedea...) ez dira beti euskaldun izan.

Beste kulturetatik artuak dituzu, baiña geure erara moldatuak eta gaur euskaldun dira; geroak zer ekarriko duan jakiñ ez.

Bear bada gaurko egunez amerikano edo txino diran zenbait molde, euskaldun biurtu litezke biarko egunez....

Beiñ gure mami egindegunari euzten, mutillak gera.

Lurpeko jainko txikiak, majiak, animismoak, erromatarren siniskerak, kristautasunak eta abarrek utzi digute sinisterik asko eta oiturarik ere.